Wordpress 2.5 guztiz euskaratuta

Internet 2008(e)ko Apirilaren 22an

Halaxe da bai, Librezaleri ezker, eta izen horren atzean dabiltzan bolondres ugariei ezker Wordpress 2.5 berria guztiz euskaratuta dago.

Pootle-en

Oraintxe bertan igo dut azken bertsioa.

Itzulpenan parte hartu duen bolondres batek, Julenek hain zuzen erraz asko laburbiltzen digu gure Wordpress 2.5tan oinarritutako bloga nola euskaratu, behintzat Wordpress entornoa.

Wordpress 2.5 deskargatu

  • Honako webgune honetara jo: http://librezale.org:8080/eu/wordpress/
  • Saioa hasi, lehenago erabiltzaile izenik ez bazenu eskumaldean dagoen “Izena Eman” testuan klik egin beharko zenuke eta pausuak jarraitu.
  • Behin saioa hasita, ‘Edizio funtzioak bistarazi’-n klik egin, eta aukera gehiago agertuko dira.
  • Wordpress2.5.po-ren azpian ‘MO fitxategia’ agertzen da. Deskargatu besterik ez duzu egin behar.

Gero, beti bezala wp-includes/languages/ karpetara igo, eta wp-config behar moduan konfiguratu, hau da “eu” hizkuntza hartu nahi duzula esan eta listo.

Mila esker Librezale, Julen, Txopi eta horretan lagundu duzuen guztioi!

Loturak:

Wordpress-eu taldea, Wordpress euskaratzeko proiektua.



Iruzkina bidali

Itxi
Bidali postaz