Wordpress 2.5 heldu da!
Internet 2008(e)ko Martxoaren 31an
Halaxe da bai, bai nire erdarazko bloga zein eu.galder.net eguneratuak daude dagoeneko eta bertsio berri hau itzela iruditzen zait.

Gaur bertan honen inguruko bidalketa bat egin dut erdaraz, baita gaztelerazko Wordpress 2.5 fitxategiak aurkitu ditut eta Euskaraz aldiz, Librezalek euskaratzeko egindako deialdia aurkitu dut.
IKTeroen blogean honen inguruan hitzegiten, badirudi itzultzear 152 zuriz gelditzen direla eta 468 zalantzan daudela.
Ez dira hainbeste, seguru egun batzuetan Wordpress 2.5 euskaraz dagoela.
Niri buruz
Galder, badaukazu wp 2.5 guztiz euskaratuta. Orain akatsak topatu behar ditugu.
Themeak egiten/aldatzen badakizu?
Galdera gutxi/nahiko/piloa eta errezak/zailak ditut eta laguntza behar dut.
Norbait/nonbait ezagutzen duzu?
Mila esker
Aupa Bihar:
Hau bai albiste itzela! Saiatu naiz deskargatzen baina ezin topatu .po fitxategia deskargagarria.
Non deskargatu ditzaket .po eta .mo fitxategiak?
Bai, ez naiz Wordpress-eko themetan aditua baina saiatuko naiz laguntzen, bota itzazu galderak.
Agurrak ta eskerrik asko!
Kaixo
Jaisteko erregistratu behar zara. Hemengo (http://librezale.org/wordpress-eu/2008/03/26/wordpress-25-itzultzeko-deia/)
iruzkinetan duzu azalpena.
Galderak denak batean bidaliko dizkizut (ez dira gehiegi) ondo idazten ditudanean.
Ondo segi!