GenkiTheme Euskaraz

Euskara, Internet 2007(e)ko Azaroaren 27an

Pasadan larunbatean Wordpress 2.3.1 euskaraz topatu nuela komentatzen nuen, eta bide batez GenkiTheme euskaratzeari ekin nion.

Genkitheme Euskaraz

Bai nire euskarazko blog honetan zein gaztelaniazko blogean GenkiThemea erabiltzen dut.

Blogetan hasten bazaude, Wordpress kurtso-tik pasa zaitezke.

Itzultzerakoan zenbait zalantza izan ditut, adibidez “Iruzkina bidali” edo “Iruzkina Utzi” eta Iruzkina bidali jarri dut.

Post bat nola esaten da gaztelaniaz, eta euskaraz? Gaztelaniaz zein euskaraz “Post” hitza erabiltzea ez dut batere gogoko, behintzat modu idatzi batean, eta Bidalketa, Albistea, Berria hitzen artean Albistea hautatu dut.

Datak eta Orduen formatuak zaintzen saiatu naiz, eta Euskaltzaindiaren webgunera jo dut.

Zer deritzozue? Inolako gomendiorik? Bota lasai asko.

Theme hau Ericulous-ek egin du Creative Commons lizentziapean. Fitxategiaren barnean PSD formatodun fitxategi bat aurkituko duzue, ezkerraldean agertzen diren erlaitz hoien iturriarekin, horrela zuen erlaitzak egiteko.

Deskargak:

GenkiTheme Euskaraz (.zip formatuan)

Themearen informazio gehiago (ingeleraz).



“GenkiTheme Euskaraz”n 5 Iruzkin daude

  1. GenkiTheme en Euskera » galder.net | 2007(e)ko Abenduaren 03an 09:17:33etan

    [...] Lo podéis descargar aquí. [...]

  2. zabaldu.com | 2007(e)ko Abenduaren 03an 16:50:42etan

    GenkiTheme Euskaraz…

    GenkiTheme wordpresserako theme-a Euskaratu du Galder….

  3. Txopi | 2007(e)ko Abenduaren 03an 21:25:35etan

    Aupa Galder:

    Eskerrik asko, egin duzun lanagatik. Librezaletarrok “post” hitza “bidalketa” bezala euskaratzea erabaki genuen:
    http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2007-September/thread.html

    Nahi baduzu, gure Pootle-eko zerbitzarian bilaketak egin ditzakezu erabili dugun terminologia ikusteko:
    http://www.librezale.org:8080/eu/wordpress/

    Bestalde, esan beharra dut zure weblog hau ez nuela ezagutzen (gaztelanizkoa bai ordea) eta webgune honetako “WordPress zaleak” atalean gehitu dudala:
    http://librezale.org/wordpress-eu/

    Kopyleft jardunaldieta ezagutu ginen baina ez dakit nitaz gogoratuko zaren. Edozein kasutan ere, goraintziak!

  4. admin | 2007(e)ko Abenduaren 03an 21:35:43etan

    Aupa Txopi,

    Bai, noski zutaz gogoratzen naizela. Kopyleft jardunalditan elkar ezagutu genuen baina hainbat saltsatan ibili zara ere eta antza jarraitzen duzu.

    Bale, ba primeran orduan, aurrerantzean “Bidalketa” erabiliko dut, izan ere garrantzitsua da hitzen inguruko akordioak mantentzea eta badirudi Librezale komunitatean honen inguruko hausnarketa egin duzuela.

    Mila esker Wordpress zaleen artean sartzeagaitik! Zale baino gehiago yonkia esango lukete baten batzuk! ;-)

    Beno, badirudi zure bloga nahiko berria dela. Jarraituko dizut horren bitartez.

    Eskerrik asko eta aurrera!

  5. Joseba | 2007(e)ko Abenduaren 11an 22:31:52etan

    mila esker!

Iruzkina bidali

Itxi
Bidali postaz