Gara-ren itxura aldaketa
Internet 2007(e)ko Otsailaren 5an
Gaur goizean goiz lanera joan baino lehen interneten bidez, egunkariak irakurtzen ibili naiz. Garak bere itxura aldatu duela konturatu naiz, eta egunkariaren web orriaren portadan ere bazegoen albistearen berri: “Gara cambia tambiĆ©n en internet”, edo horrelako zerbait jartzen zuen.
Lehenik, xelebrea iruditu zait PNV-k bere publiziatea Gararen portadan jartzea, ikusi hor hartutako irudia.
Baina bestalde, pentsarazi egin nau, ia ideia ona den argitaletxeak, alde batetik gara.net domeinua bultzatu eta bestalde euskalherria.com domeinua ere bultzatzea.
Azken bolada honetan, interneteko joerak domeinu bakar bat bultzatzera eramaten gaitu, eta Garako argitaletxeak, Baigorrik hain zuzen, Le Journal de Pays Basque, Gara, eta bestelako zerbitzuak euskalherria.com domeinu erakargarrian batzea pentsatu zuen. Bakoitzerako hala ere azpidomeinu bat sortu zuen, lejournal.euskalherria.com eta gara.euskalherria.com
Domeinu propioa, eta domeinu globala bultzatzea komenigarria da interneten, ala guztiz kontrakoa?
Niri buruz
Iruzkina bidali