Eusko txiki txiki

Sailkatugabeak 2008(e)ko Martxoaren 30an

Oihartzun haundia izan du Chiqui Chiqui delakoa, eta azkenean Estatu Espainiarra ordezkatuko dute Eurovision-en.

Eusko Txiki Txikia deskargagarri

Txorakeri itzela ematen du, eta izan bada, baina tira pentsatzen dugun baino askoz ere pentsatutago dago. Nork ez du abestia ezagutzen? Hasi dira dagoeneko bertsioak ateratzen, musika ezin errazagoa da eta letra aldatzea nahiko sinplea da ere.

Pasadan egunean Eusko Txiki Txiki delakoa bidali zidaten. Itzela. Ez dakit non kokatu, badirudi irrati saio bat dela, baina auskalo! Euskal Herriari trufa egiten dieten hoietako programa da? Bilatu dut blogsearch-en bitartez eta Google-en bitartez baina ez dut hau aipatzen duen inongo webgunerik aurkitu.

Entzun, eta komentaidazue honen berririk badaukazue!



“Eusko txiki txiki”n 3 Iruzkin daude

  1. jon | 2008(e)ko Apirilaren 01an 16:38:52etan

    Uste det COPE-ko irrati saio bat dela, jendearen ahotsagatik batez ere. Heuren ahotsak Rock and Gol-eko irratian ari diren jendearen berberak dira.

  2. admin | 2008(e)ko Apirilaren 01an 22:15:05etan

    Ba primeran! Mila esker informazioagaitik!

  3. txirrilari | 2008(e)ko Apirilaren 02an 22:11:31etan

    Bai, joan den asteko asteazkeneko saioan.
    Copeko ikulu-irratiko webgunean agertzen
    da:

    http://www.lamanana.com.es/index.php/lamanana/escuchar/miercoles_26_de_marzo_de_20088/

    Federico eta bere koadrila, noski

Iruzkina bidali

Itxi
Bidali postaz