Elebila, euskarazko bilatzailea

Euskara 2007(e)ko Urriaren 18an

Euskarazko direktorioak egon badaude, betiko Kaixo eta urte asko daramatzan Aurki. Egun hauetan Elebila, Elekak ateratako euskara hutsezko bilatzailea atera da.

Elebila

Bilatzaile honek Google eta bestelako bilatzaileei antza haundio dio, eta erabiltzeko modua nahiko antzekoa da.

Haritz Rodriguez-en blogaren bitartez jakin izan dut proiektu honen buruak, Bazkarian ezagutu nuen IƱaki Irazabalbeitiak, bere blogean honetaz hitzegin duela.
Idea ez da berria, baina azkenean badugu gure euskarazko bilatzailea, eta antza Euskal Herrian garatutako teknologiarekin.

Badirudi msn bilatzailearen zenbait azpiegitura erabiltzen duela. Google-k bere interfazea euskaraz badu, baina bilatzerakoan ez du euskaraz dauden emaitzak iragazteko modurik.

Aurkik egun bestelako zerbitzuak eskeintzen ditu, eta Google-k eskeintzen duen bilatzaile pertsonalizatuari esker euskarazko bilatzailea ere badauka.

Galder bilatzerakoan ez da nire euskazko bloga ateratzen momentuz, eta lehenengo emaitza Jon Aritz Bengoetxearen blogera garamatza.



Iruzkina bidali

Itxi
Bidali postaz