Bazkaria, interneteko ekintzaileentzako topagunea
Internet 2008(e)ko abrilren 23an
Pasadan urtean han egon nintzen ere, Bazkaria dauka izena, eta lagunen arteko Bazkari bat izateaz aparte, Internetez bizi edo bizi nahi duten Euskal ekintzaileentzako topagune bikaina da.
Lehenik eta behin parte-hartzaileek euren burua aurkezten dute, eta gero halaxe izan nahi izan duten batzuek beren proiektua aurkezten dute, aurten oso berritzaileak diren idei batzuk aurkeztuko dira.
Besteekin kafea hartzen dugun bitartean, kontaktuak egiteko tarteak egongo dira, eta hauek izaten dira normalean onuragarrienak.
Gero, guztiok sagardotegi batera bazkaltzera joango gara, bai bai halaxe da, izan ere sagardotegia esperientziak partekatzeko leku ezin aproposagoa da. Euskaldunek betidanik tratuak egin ditugu bazkari eta afarietan eta hau ez da desberdina izango!
Aurten lan egiten dudan enpresan antolatzaileak izango dira, eta bertan ere egongo naiz. Pasadan urteko esperientzia oso positiboa izan zen, bezero batzuk atera ziren bai, baita hornitzaile asko, baina batez ere kolaborazio oso politen hastapena izan zen Bazkaria.
Zergaitik animatzen zaitut hara joateko?
- Hau irakurtzen baduzu interneten bidez komunikazioa izango dugu baina agian ez dugu elkar ezagutzen, edo ez gara maiz egoten. Han elkarrekin egoteko aukera izango dugu.
- Ideia asko partekatzeko posibilitatea izango duzulako.
- Euskal Herria mailan Interneten lan egiten dabiltzan askotxo egongo direlako, tartean baita zure bezeroak eta hornitzaileak han egon daitezke.
- Hornitzaile eta bezero beste kolaborazio hasi daitezkelako.
- Batzuetan kanpoko enpresak kontratatzen ditugu/dituzte eta gure inguruan, Euskal Herri mailan, zerbitzu hori bera eskeintzen duten enpresak egon badaude. Buff, hori pasatu zitzaigun pasadan urtean adibidez, bulegotik 50 metrotara dauden pare bat enpresekin.
- Ez duzu enpresa bat izan behar, ezta enpresa batean lan egin behar, enpresa mota aldatzen doa eta zure ideiak oso aberasgarriak izan daitezke eta besteonak zuretzat ere.
- Musutruk da, antolatzen duten enpresek azpiegitura eta bazkaria ordaintzen dute.
Beraz, datorren maiatzaren 23an espero dut elkar ikustea!
Txotx!
Loturak:

Niri buruz
[...] ArtÃculo en mi blog en euskera. [...]