WordPress 2.5 heldu da!

Internet 2008(e)ko marzoren 31an

Halaxe da bai, bai nire erdarazko bloga zein eu.galder.net eguneratuak daude dagoeneko eta bertsio berri hau itzela iruditzen zait.

Wordpress 2.5 euskaraz ere

Gaur bertan honen inguruko bidalketa bat egin dut erdaraz, baita gaztelerazko WordPress 2.5 fitxategiak aurkitu ditut eta Euskaraz aldiz, Librezalek euskaratzeko egindako deialdia aurkitu dut.

IKTeroen blogean honen inguruan hitzegiten, badirudi  itzultzear 152 zuriz gelditzen direla eta 468 zalantzan daudela.

Ez dira hainbeste, seguru egun batzuetan WordPress 2.5 euskaraz dagoela.



“WordPress 2.5 heldu da!”n 3 Iruzkin daude

  1. Bihar | 2008(e)ko abrilren 16an 01:01:12etan

    Galder, badaukazu wp 2.5 guztiz euskaratuta. Orain akatsak topatu behar ditugu.
    Themeak egiten/aldatzen badakizu?
    Galdera gutxi/nahiko/piloa eta errezak/zailak ditut eta laguntza behar dut.
    Norbait/nonbait ezagutzen duzu?

    Mila esker

  2. admin | 2008(e)ko abrilren 16an 06:59:38etan

    Aupa Bihar:

    Hau bai albiste itzela! Saiatu naiz deskargatzen baina ezin topatu .po fitxategia deskargagarria.

    Non deskargatu ditzaket .po eta .mo fitxategiak?

    Bai, ez naiz WordPress-eko themetan aditua baina saiatuko naiz laguntzen, bota itzazu galderak.

    Agurrak ta eskerrik asko!

  3. Bihar | 2008(e)ko abrilren 16an 16:35:59etan

    Kaixo

    Jaisteko erregistratu behar zara. Hemengo (http://librezale.org/wordpress-eu/2008/03/26/wordpress-25-itzultzeko-deia/)
    iruzkinetan duzu azalpena.
    Galderak denak batean bidaliko dizkizut (ez dira gehiegi) ondo idazten ditudanean.

    Ondo segi!

Iruzkina bidali