Live euskaraz!

Euskara, Internet 2008(e)ko Ekainaren 30an

Bai, halaxe da, orain egun batzuk somatu nuen baina gaur arte ez dut idazterik izan.

Bazkaria ekimenean orain pare bat hilabete parte hartu nuen, eta hantze Elebilakoekin topo egin nuen.

Gainerako artikulua irakurri »

Gaur euskarazko laburmetraiak Bilbon

Euskara 2008(e)ko Maiatzaren 7an

Topagunearen eskutik gaur Bilboko San Frantziskoko auzoan laburmetraiak egongo dira, Topagunearen eskutik.

Animatu zaitez!

Artxandako Funikularra

Sailkatugabeak 2008(e)ko Maiatzaren 5an

Aupatu-tik nabigatzen nenbilela pasadan astean Artxandako Funikolarra-ren berriztapenaren 25. urteurrena izan dela jakin dut.

Trenak izeneko blogan argazkiak etabar dituzte, hemendik beren sortzailetariko bat pasatu da noizbait. Artxandako funikularra mitikoa da Bilbon, eta urtetan Bilbotarrentzako jai-egunak pasatzeko leku paregabea izan da.

Hona hemen Artxandako Funikularraren argazkiak.

Bazkaria, interneteko ekintzaileentzako topagunea

Internet 2008(e)ko Apirilaren 23an

Pasadan urtean han egon nintzen ere, Bazkaria dauka izena, eta lagunen arteko Bazkari bat izateaz aparte, Internetez bizi edo bizi nahi duten Euskal ekintzaileentzako topagune bikaina da.

Gainerako artikulua irakurri »

Wordpress 2.5 guztiz euskaratuta

Internet 2008(e)ko Apirilaren 22an

Halaxe da bai, Librezaleri ezker, eta izen horren atzean dabiltzan bolondres ugariei ezker Wordpress 2.5 berria guztiz euskaratuta dago.

Pootle-en

Oraintxe bertan igo dut azken bertsioa.
Gainerako artikulua irakurri »

Wordpress 2.5 heldu da!

Internet 2008(e)ko Martxoaren 31an

Halaxe da bai, bai nire erdarazko bloga zein eu.galder.net eguneratuak daude dagoeneko eta bertsio berri hau itzela iruditzen zait.

Wordpress 2.5 euskaraz ere

Gaur bertan honen inguruko bidalketa bat egin dut erdaraz, baita gaztelerazko Wordpress 2.5 fitxategiak aurkitu ditut eta Euskaraz aldiz, Librezalek euskaratzeko egindako deialdia aurkitu dut.

IKTeroen blogean honen inguruan hitzegiten, badirudi  itzultzear 152 zuriz gelditzen direla eta 468 zalantzan daudela.

Ez dira hainbeste, seguru egun batzuetan Wordpress 2.5 euskaraz dagoela.

Eusko txiki txiki

Sailkatugabeak 2008(e)ko Martxoaren 30an

Oihartzun haundia izan du Chiqui Chiqui delakoa, eta azkenean Estatu Espainiarra ordezkatuko dute Eurovision-en.

Eusko Txiki Txikia deskargagarri

Txorakeri itzela ematen du, eta izan bada, baina tira pentsatzen dugun baino askoz ere pentsatutago dago. Nork ez du abestia ezagutzen? Hasi dira dagoeneko bertsioak ateratzen, musika ezin errazagoa da eta letra aldatzea nahiko sinplea da ere.

Pasadan egunean Eusko Txiki Txiki delakoa bidali zidaten. Itzela. Ez dakit non kokatu, badirudi irrati saio bat dela, baina auskalo! Euskal Herriari trufa egiten dieten hoietako programa da? Bilatu dut blogsearch-en bitartez eta Google-en bitartez baina ez dut hau aipatzen duen inongo webgunerik aurkitu.

Entzun, eta komentaidazue honen berririk badaukazue!

Agur Jaunak, Kelly Family-ren eskutik

Euskara 2008(e)ko Urtarrilaren 29an

Urtzi Jauregibeitiak gaur bidaltzen zidan. Kelly Familyk abestutako Agur Jaunak, eta zuzenean.

Bai bitxikeria, bai! Eskerrik asko Urtzi.

Oporretatik bueltan

Umorea 2007(e)ko Abenduaren 24an

Banago bueltan eta nituen mezuetatik 2 bideo interesgarri aurkitu ditut.  Goza itzazue!

Urriaren hamabiaren jaiaren jatorria?

Gainerako artikulua irakurri »

Kantari bizi naiz

Euskara 2007(e)ko Abenduaren 10an

Gaur Josik niretzako sorpresatxo bat zuela komentatu dit, eta hara non eta Saloméren “Vivo cantando” abesti famatuaren honako bertsio hau bidaltzen dit.

Salomek abesti honekin 1969.eko Eurovision-en Espainia ordezkatu zuen.

Gainerako artikulua irakurri »

Itxi
Bidali postaz